Zaldiz paseo atsegin bat izan nahi baduzu edo zaldiketa molderen bat praktikatu nahi baduzu, honakoa duzu lekurik egokiena gehien interesatzen zaizun diziplina praktikatu ahal izan dezazun.
Piraguismoak ere sustrai sakonak ditu gure eskualdean. Hendaiaraino hurbiltzea edo Bidasoa ibaia jaistea dira antolatutako ikastaroen bidez edo ontzia alokatu eta norberaren kabuz egin daitezkeen jardueretako batzuk.

Delta hegala edo parapentearen bidezko hegaldi batez goza dezakezu aurreneko urratsak egiteko ikastaro bat eginez, gero kirol kilikagarri honekin segurtasun osoz gozatu ahal izateko.

Parapentea
Hondarribiako aireportuan kirol-hegazkin edo abionetan ibiltzeko kontratatzeko aukera aurkituko duzu. Gure inguru zoragarri hau hegaz ikusteko aukera paregabea duzu hau. Ahaztu ezinezko bidaia.

Eskualde honetan gero eta zale gehiago dituen kirola da golfa, batez ere Jose María Olazabal golf jokalari ospetsuari esker. Parte hartu nahi izanez gero, hainbat instalazio dituzu esperoan.

Golfa
Landa bideetan, baso eta mendietan barna lasai ibiltzeak lasaitasunez ibiltzeko aukera paregabea eskainiko dizu eta horretarako zail edo errazagoak diren hainbat ibilbide turistiko eta mendi ibilbide daude.

Mendi ibilbideak Treking -a
Bizikleta maite dutenek mendiko bizikletak alokatzeko aukera dute eta baita hainbat menditatik jaitsierak eta igoerak egiteko aukera dute. Era berean txangoetarako gidari baten laguntza ere kontrata daiteke.

Bidasoa ibai eta estuarioan barnako ibilaldiek itsasontziz agerian utziko dituzte eskualdeko honen kultura eta natura balioak. Hiritar guztien zerbitzura daude udako sasoian, baina badira, halaber, taldeentzako ibilbide gidatuak ere, urte osoan zehar. Beste erakarri handi bat kruzeroak belauntzietan dira.
