Entorno

LOTURAK

Jarraian interesgarri suerta dakizuekeen lotura batzuk aipatzera goaz:

www.hondarribiaturismo.com
Hondarribian turismoa
www.hondarribia.org
Udaletxeko orria 
www.bidasoaturismo.com
Bidasoako eskualdean turismoa
www.gipuzkoaturismo.net
Turismoa Gipuzkoan
www.irun.org
Irungo Udaletxeko orria
www.euskaquitaine.com
Kirol portuak

Entorno

Hondarribiak bisitan datozenei eskaintza paregabea eskaintzen die, erlaxatzera datozenei, lasaitasuna bilatzen dutenei naturarekin harremanetan jartzeko beta eskaintzen die, era berean milaka jarduera, kultura bisita, festak eta abar luze bat.  Leku paregabea duzu paseatzeko eta jakina, bertako gastronomi paregabea dastatzeko, haragi, arrain, zein bertako produktuen aukera zabala eskaintzen delarik.

Portua
Portua
Gipuzkoako arrantzale porturik garrantzitsuenetakoa dugu berau eta bertan egunero bere betebeharra egitera itsasora ateratzen diren arrantzaleak harrapatutako arraina itsasontzi tradizionaletatik deskargatzen, ikusi ahal izango dituzu. Paregabeko esperientzia dudarik gabe.
Hondartza
Hondartza
Hondarribiak hondar fineko hondartza paregabea du, ondoan itsasaldeko ur geldiek bustitzen duten  ibiltoki atsegina. Ia kilometro bateko luzera duen hondartza dugu hau eta zentzu guztietan itsasoaz gozatzeko parada emango diguna da zalantza izpirik gabe.

Alde zaharra
Alde zaharra
Monumentu Historiko- Artistikoa izendatua izan da, harresiez inguraturik dago eta bere barnean aberastasun arkitektoniko eta kultural izugarria aurki daiteke, era berean kale estuetan etxe bitxi zein zoragarri eta jauregi  ederrez horniturik dago ere bai.

Portu Auzoa
Portu Auzoa
Portu auzoan,  arrantzaleen etxebizitza tipiko ugari aurkitzen dira, edertasun handikoak dira eta kolore desberdinez margoturik dauden etxeak dira.
Aiako Harriak natura parkea
 Aiako Harriak  natura parkea
Urumea eta Bidasoa ibaien artean gailentzen da Aiako Harria izeneko itzelezko mendigunea. Edertasun aparta izateaz gainera, bere orraze berezia ezaugarri duela, interesgarritasun geologiko handia du, era berean baita fauna eta floragatik.
Santa Maria Atea
Santa Maria Atea
Inguruan hiriak berak eskaintzen duenaz hitz egin behar da eta era berean inguruetan bezeroarentzat interesgarri suerta daitekeenaz ere bai.

Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren Eliza Nagusia
Jasokunde eta  Sagarrondoko Andre Mariaren Eliza Nagusia
Derrigorrez bisitatu beharreko lekua duzue hau, 1.474.an eraikitzen hasi zen eta XVI mendean bukatu zen Historian zehar ospakizun garrantzitsuak gauzatu dira eliza honetan, Luis XIV Frantziako erregearen ezkontza adibide garrantzitsuena dugularik.

Carlos V .aren gaztelua
Carlos V .aren  gaztelua
Enparantzan garaikide delarik Carlos V.-ren enperadorearen gaztelua eraikuntza ederra daukagu, Gotorlekua, gaztelua eta jauregia zen aldi berean non erregetasun kideak, kapitan jeneralak eta gobernatzaileak bizi ziren. 1.794.
Higuer- eko itsasargia
Higuer- eko  itsasargia
Mendi eta itsasoz inguraturiko ingurugiro paregabea, lekuaren lekuko izen bera hartzen duen itsasargia aurkitzen da bertan, non altuera horretatik kostalde dena behatzen duen eta bisitariari konpara ezineko ikuspegia eskaintzen dion.

Guadalupeko santutegia
Guadalupeko  santutegia
Ikusmira zoragarriko paraje batetan kokaturik dago.Guadalupeko Santutegia. Kondairak dioenez, Guadalupeko amabirjinaren imajina bertako artzainek aurkitua izan zen, data jakin ez bada ere, XVI. garren menderako oso gurtua zen jadanik.
Abbadiako Gaztelua
Abbadiako Gaztelua
Hondarribiatik kilometro gutxitara Hendaia Frantzian dagoen herria aurkitzen dugu, eta bertan Abbadiako gaztelua nabarmentzea nahi eta nahi ezkoa suertatzen da. Erdi Aroko gaztelu-gotorlekuen ereduan oinarrituz, 1.870.urtean eraiki zen, kosta menpean hartzen duen amildegian kokatzen delarik.

Donostiako  Aquarium- a
Donostiako Aquarium- a
Donostiako Aquarium- Itsasoko Jauregiak heldu nahiz gaztetxoei itsasoa deskubritzeko parada ezin hobea eskaintzen die. Kristalez eginik dagoen tunela zeharkatzea ikaragarri ederra gertatzen da, izurde eta bestelako espezieak ikus ditzakezularik.
Chillida Leku
Chillida Leku
Museo monografiko hau kanpoan kokaturik dago “Chillidaren lekua da”, egilearen ametsa, 50 urtez aritutako bere lanaren bilakaera eta eskulturan eginiko ibilbidea ongi adierazten duen lekua dugu. Natura ingurugiro idilikoan egilearen lana aurkitu eta desestali ahal izango duzu.




Eguneratze : 2008/10/13
© TXENDUNEABE-AZPI 2005