

Ongi etorri Txenduneabe Azpi-ra, nekazal turismoaren ostatu kontzeptu berri bat eskaintzera datorren leku paregabea duzu hau, bertan hiru funtsezko elementu erkatzen ditugu: natura, erosotasuna eta atsedena, hori guztia famili giro atsegin eta jator batez lagundurik.
Zure oporretarako leku paregabea, natura pribilegiatuko lekuan kokaturik dago, bere hondartzen kalitateaz ezagun da eta kultura eta mundu guztian ezaguna den gastronomiagatik ezagun dugu.
Jaizkibel mendiaren magalean kokatzen da, Hondarribia herri erdigunetik oso hurbil eta baita komunikabide sare garrantzitsuenetatik hurbil, era berean mendian ibilaldiak egiteko bertan duzu leku aproposa, gure ostatuak bisitariari naturarekin harreman bete betea eskaintzen dio, atsedenaz zeharo gozatu dezakeelarik.
Txenduneabe Azpi eraikuntza berriko baserria dugu, euskal estiloa duena eta gainera
arkitektura tradizionala zaintzeko apustua egin dela argi geratzen da eta baita bere ingurugiroan sumatzen da, eskaintzen dituen instalazio eta hornikuntzak goi mailako kalitatea erakusten dute. Ostatu ezin hobeak ditugu hainbat pertsonentzako, famili txikientzat, bikoteentzat edo eta enpresentzat, zeintzuk beraien lan bilerak ingurugiro ezin hobean gauzatu ahal izango dituzten. Era berean, esan beharrekoa da, bezeroek doako moduan banda zabaleko Internet eta wifi-a erabili ahal izango dutela.